XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GEPPETTO JAUN MISTERIOTSUA - Akabo gure tarta - hasperen egin zuen Ritak, erasoaren maniobra ikusiz eta ahoa eztitan *ahoa eztitan: jateko desioz zuela.

- Bai burugogorra zarela marmar egin zuen Paolok, esan dizut ba astrountzi bat dela.

- Baina non dituzu begiak? Begira, azpia dena txokolatezkoa du.

Eta gainean arrosa, horia eta berdea da: tarta milagozoduna.

@- Martzianoen banderaren koloreak izango dira.

- Apostu egingo dugu. Nik tarta bat dela diot, zuk astrountzi bat dela diozu.

- Irabazleak, bion asteko paga jasoko du.

- Hilabeteko paga - gehitu zuen Paolok.

- Baita urtebetekoa ere, nahi baduzu - bota zion Ritak.

- Urtebetek luze jotzen du....

- Ikusten nola zauden beldurrez? Ni, aldiz, prest nago apostu egiteko.

- Ados, urtebetekoa jarki *jarki: zerbaiti kontra egin zion Paolok, gorriturik.

- Eta orain goazen ea zer den ikustera.